Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-06-26 Hernani Jaialdia
Gai-jartzailea
Urdangarin, Jose Luis
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Laburu, Agin
Zapiain Arlegi, Ekhiñe
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
San Juanak dira, goizeko 6ak. Ekhiñe eta Miren bertsotan ari dira jo eta su Aginen balkoi azpian. Agin oso haserre atera da balkoira.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Ez rimatu ta ez neurtu ez
dezute egiten bat’e
kejatu ere ez nintzan eingo
ondo ari bazinate!

E. Zapiain
Agin Laburu erdi marmarti
Miren gainean dugu guau!
Txapelketako epaile hoiek
baino okerrago da hau.

M. Artetxe
Marmarka dabil, marmarka dabil
ta halare goitik begira
ai eliteko bertsolariak
insoportableak dira!

A. Laburu
Nafarroko ta Iparraldeko
txapelak aurten ze mami
bi txapelketak suspenditzeko
deitzera joango naiz ni.

E. Zapiain
Haserre dago, haserre dago
bota ditu bat edo bi
baina hain zuzen ze ez dugu hartu
Txirritaren doinu hori.

M. Artetxe
Jarrai dezagun Ekhiñe holaxe
etorri gaitezen gora
ze Agin haserre baldin badago
zeloso dagolako da.

A. Laburu
Ze zeloso ta ze kristo! Aurten
jarri behar det pankarta
gaur zuek biyak ta atzo berriz
Martikorena bakarka.

E. Zapiain
Segi dezagun gure neurritan
hura haserretu asmotan
pixka’t gehiago zirikatuta
hasiko baita bertsotan.

M. Artetxe
Hauek hotzarik gabe ez dira
Ekhiñe bate ibiltzen
goitik marmarka ari da baina
jeistera ez da atrebitzen.

A. Laburu
Nik lo egin nahi nuen ta orain
jetsi behar badet por sako
ni jeisten banaiz zuek ez zeate
seguru asko altxako.

E. Zapiain
Nahiz ta bertsotan ari garen gu
Agin zure etxe honetan
zuk ere lata ematen duzu
sagardotegi denetan.

M. Artetxe
Benga mesedez Agin etorri
eta kalera atera
ta guk pijamaren argazkia
kuadrillako Whatsappera.

A. Laburu
Kuadrillako Whatsappean ez dakit
hori badezu helburu
horrela juanda Bertsozale
paper horretan seguru.

E. Zapiain
Hitzetik Hortzera-ra bidali
argazki hori ai ama!
Agin Laburuk janzten duela
Lazkao Txikin pijama.

M. Artetxe
Bueno honekin ez da bukatzen
gure gaurko kantu-jira
hemendik joan beharra dugu
Mendiluze non bizi da?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra