Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-10-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Martinez, Irati
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Julio, liburutegi batean lan egiten duzu. Aitor, astero zoaz liburutegi horretara liburu baten bila eta pare bat hilabete daramazu liburuen izenburuaz baliatuta Juliorekin ligatzen saiatzen. Baina konturatu zara ez duela funtzionatzen.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Julio Soto

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Liburutegi eder hontara
beti gauzatxoak datoz
ta maitemindu egin ninduzun
iristean estreinakoz
ta diotsut horrela
politena zarela
hala barruz nola kanpoz
baina ez didazu kasu egiten
kontatu zergatik panpox? (bis)

J. Soto
Nere begiak zuganako ez
baitira gogo emari
ta ligatzeko liburutegi bat
ene ze ingurumari!
Zu nerekin ligatu
ez gehiegi fidatu
ta esango dizut argi
jarri aulki bat elurretan ta
itxaron mirariari. (bis)

A. Bizkarra
Bai mirari bat beharko dut nik
jeisten zaizu libidoa
eta ni berriz literatura
unibertsalera igoa
ez didazu ematen
lagun egunen baten
ezkontzeko motiboa
berotasuna nahi nuen baina
hau da hau euli giroa. (bis)

J. Soto
Denda ostean nahi zenituzke
sexu eta istorio
baina neretzat horrek lekarke
makina bat ondorio
barruko zimentuak
zure sentimentuak
dira dena amodio
zuganakoak nireak dira
gari eta goroldio. (bis)

A. Bizkarra
Goroldia txupatzeak du
oso altua kostua
eta garia beharrezko da
hoixe da nire apostua
zu mostradoran aurka
eta ni taupa-taupa
bakoitzak bere postua
ze pare lagun derretitua
eta Lagun izoztua. (bis)

J. Soto
Lagun izoztu hau berotzeko
ez dakit zer behar duan
zuk Kupidori eman zenion
behin bihotza enkarguan
harremana hasteko
elkarrekin ahazteko
ta gozatzeko marruan
eraikuntzako materialik
ez dut sentitzen barruan. (bis)

A. Bizkarra
Ez duzu bihotz handiegirik
beraz joango naiz hegaz
jada ez dago etorkizunik
bibliotekario hauegaz
nahiz lehen nentorren maiz
gaur bilakatuko naiz
gizon bat bere bakardadean
behi euskaldunekin berbaz. (bis)

J. Soto
Jada ez dakit ze gehio esan
parean zauzkadalarik
joango zinela uste bainuen
lanera nindoalarik
harreman honentzako
bistan da biontzako
zaudela aukera barik
hor bada bar bat ito han penak
hemen ez da gloriarik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra