Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa
Gai-jartzailea
Sololuze, Joseba
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik?

Deskribapena

Doinua
Emazurtz jaio hintzen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emakume, idazle
bertsolari mirez
beste asko bezala
hontan adibidez
oholtzara igo arren
egin nahia ihes
lehen barka eskea
gorputzaren bidez.

Nahiz parean eduki
mikro ta altaboza
ta barruan zeozer
esateko poza
zer ote da epaia?
Zer ote da lotsa?
Hogei urte tardau dot
altxatzen ahotsa.

Jendean eta gure
tartea laburtzen
ikasi dut begiak
altxata agurtzen
ez joatea jeisten
edota makurtzen
huts egiteak ez nau
hainbeste beldurtzen.

Baina gure joko hau
ez danez errenta
genealogi luze bat
gabiltza errenka
barkamen eske batez
idazle izan zen ta
ondo ulertzen zaitut
neuk ere Bizenta.

Baina azken batean
egitean datza
sormena izan dadin
aldiro ardatza
zuzena edo okerra
baino hor lorratza
kreazioan parte
dalako akatsa.

Eskerrak atrebitu
zirela lehenik
horrenbeste herritan
oholtzara irtenik
ta ez dezala izan
bideak etenik
existitzeko ez da
eskatzen baimenik.

Beraz bide hontatik
ez dut nahi aldegin
berdin da geure erortze
ta geure ahalegin
historiako Bizenta
guzti horien berdin
barkamena eskatu
baina lan be egin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra