Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (10. 2004)
Saioa
2004-11-21 Bermeo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Estiballes, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaia: Zu, Arkaitz, ezkerreko politikaria zara. Zure partidua gobernura heldu da. Goi kargua hartu duzu. Kotxe ofizialean sartu eta Onintza dozu txofer, sindikatu sasoietan kide izandakoa.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Ondo gogoan al duzu Onintza
ai lehengo garai zaharra?
Dirurik gabe eta protestan
han genbiltzan barra-barra
orain Mercedes haundi batean
hau bizimodu edarra!
Bolantea da gaur ezkerrean
gelditzen zaigun bakarra.

On. Enbeita
Ni ez naz oin be lehengo sasoitik
hain diferente ibiltzen
nahiz ta ikasi dozun lujoaz
eta dotore bizitzen
gura dozuna egizu baina
ez noa hain errez etsitzen
zuk saldu arren besteok oindik
lehen genduna defenditzen.

A. Estiballes
Ulertzen dizut gaur egitea
zuk lehengo garaien alde
txaketa errez aldatze hori
ez da irtetzen debalde
halan da ere lehengo aldean
zu bizi zara dotore
etxe berri bat tokatu zaizu
sorteorik egin gabe.

On. Enbeita
Antza zuk ondo dakizu etxe
barrian bizi nazela
ta lehendik hona nik onerako
gauzak egin dodazela
baina ezkerrerantz jiroa egin
gobernuan zazozela
ala gezurra da euki ebanak
mantedu egiten dabela.

A. Estiballes
Ni eskubira aldatu naz bai
baina non daukat beldurra
hiru-lau aldiz prentsa aurrean
kontatu ohi dut gezurra
gaur ezkerretik eskumarako
bidea hain da laburra
txarri guztiek gose badira
amesten dute ezkurra.

On. Enbeita
Ez dot sinesten ez dot sinesten
zihetz harrituta nago
zorri biztua baino txarragoik
mundu honetan ez dago
euki ezkero besteek baino
botere aukera gehiago
pobrea ei da aberatsena
baino zapaltzailego.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra