Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
2004-11-21 Bermeo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita
Gogoa daukat oraintxe bertan
txilixo baten hasteko
baina eskulanen ikastarora
joatea dot hobeto
nire titulu barriarentzat
markotxua egiteko
ta senarraren telebistaren
pare-parean jarteko
Athleticaren partiduetan
tituloa ikusteko. (bis)
Izerdi asko kostau jatanik
orain ez dot ukatuko
munduko urre guztiagatik
be hau ez neuke salduko
umeari ta gizonai bardin
danai deutzet kontatuko
baina ezagutzen nabenak dira
ein dodanaren lekuko
ni lehengoa naz baina orain ez nau
inok tontatzat hartuko.
Azterketaren aurretik tilak
hartu nebazan hiru-lau
galderak egin ta amaitzean
barriro be errepasau
kafe orduan nire lagunei
orain badaukat zer kontau
herri guztiak egin dodana
zehatz-mehatz jakingo dau
etxeko andreok duintasuna
lortuteko ona da hau. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
