Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Bi estralurtar zarete. Gizakia aztertzera etorri zineten lurrera. Zuen lana bukatuta alde egiteko ordua iritsi da baina espazio ontzia ez dabil.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Arrankatzen ez dunik
ez zaidazu esan
U. Iturriaga: nik ere kalte bera
beharko dut jasan
A. Mendiluze: nola geratu hemen
gizakien gisan?
U. Iturriaga: Traste honen diseinua
nirea ez zan izan.

U. Iturriaga: Ez dabil energia
galdu du kontrola
A. Mendiluze: ba ezin gera hemen
gelditu inola!
U. Iturriaga: igual juntakula
edo igual trokola
A. Mendiluze: bistan da planetaren
berdintsu dagola.

A. Mendiluze: Lurra ere ez dago
behar den bezela
U. Iturriaga: hemen martziano talde
bat dago itzela
A. Mendiluze: ez nuen ez sentitzen
bakarra nintzela
U. Iturriaga: ustez extra lurtarrak
gainera ginela.

U. Iturriaga: Jendea dago oso
oso-oso berde
A. Mendiluze: zenbat inbidi eta
ene zenbat lerde!
U. Iturriaga: Alkarri kontra eitea
hoixe dute lege
A. Mendiluze: ezin elkar adostu
burrukako ere
.
A. Mendiluze: Nunahi daukate gerra
ta nunahi auzia
U. Iturriaga: ez dute eman oraindik
ez gure jauzia;
A. Mendiluze: gizakiaren gaitza
ezin ikusia
U. Iturriaga: nola kontatu haiei
hemen ikasia.

U. Iturriaga: Intelijente ustez
a ze tonto pila!
A. Mendiluze: Lurra ez da pentsatu
bezain borobila
U. Iturriaga: pizten ere ez dakite
oraindik bonbila
A. Mendiluze: alperrik jardun gera
normal baten bila.

A. Mendiluze: Ta bat azaldu ezkero
berde jartzen dute
U. Iturriaga: garapenerako hauek
dute nahiko urte
A. Mendiluze: nolanahi baina ihes
egin behar genduke
U. Iturriaga: ai hilabete Marten
pasako balute!

U. Iturriaga: Beraz ihes eiteko
prepara makina
A. Mendiluze: hobe repuestokoan
etorri bagina
U. Iturriaga: hobe injinerua
zeu izan bazina
A. Mendiluze: goazen lurra ez dago
geuretzat egina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra