Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Papera paper gainean
ta zu nire esanean
barka! sinatzen aritu zara
zuzen-zuzenean.
Beraz alperrik lanean
aritu naiz azkenean
zure begiak irakurtzea
baino ez nuenean. (bis)
A. Arzallus
Astero buelta elizan
ardo minduen kalizan
barka zaidazu ikastolarik
nik ez nuen izan
ta nere begien ehizan
gizon errukior gisan
alfabeto bat baino gehiago
daude ba bizitzan. (bis)
U. Iturriaga
Barkamena erregutzen
dizut zuri zuzen-zuzen
lagundu nahian nenbilen baina
ez noski laguntzen
ni tramiteak laburtzen
ta hara arrazoia nun zen!
Parka! nik dakit alfabeto bat
bakarra irakurtzen. (bis)
A. Arzallus
Ba mila erreka ta ibai
ditugu hemen bizigai
larogei urte eta zahartua
diru laguntza ai
eskuratu nahi dut nunahi
zuk horixe eman Unai
burokrazian laberintotan
ez nuke galdu nahi. (bis)
U. Iturriaga
Ondo jo duzu aldaba
okerra neu beharbada
arazoaren muina zein gendun
dakigunez jada
paper oro pikutara
burokrazi denak laga
zuk esaidazu zer nahi duzun ta
saiatuko gara. (bis)
A. Arzallus
Ba nik nahi dut aski diru
berdin mila bi zein hiru
gero mendiko hostal batean
han gaude beti gu.
Zuk nahi duzunean bildu
gure mahai bueltara hurbildu.
Irakurtzen ez jakinagatik
hori badakigu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra