Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztetan neuri pasatakoa
kontatzen behar det hasi:
finalerako txartela nuan
aurretikan irabazi;
Donostiara etorri nintzan
soldaduzkatik ihesi.
Guztia urdin ikusten dezu
nahiz ta bi begiak itxi;
hamar zerala pentsatzen dezu
nahiz zazpira ez iritsi (bis).
Urte hoiekin izaten dezu
onena zeran ustea
baina usteak erdia ustel
eta hori da tristea.
Nahiz eta gauza ederra degun
ametsekin sinistea
gauza zaila da urte hoiekin
gailurrera iristea
eta zailago heldutakoan
mailari goian eustea (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra