Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (38. 2006. Donostia)
Saioa
2006-01-28 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez al duzue mamu bat entzuten?
Gaiari oharrak
Galdera horren atzetik, 2005eko Txapelketa Nagusiko sintonia kantatu zuen Unai
Elizasuk.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Egia da bai mamu bat dabil
bertsozaleengan alai
Barakaldotik ihes eginda
oraindik egin nahirik jai.
Sintonia bat daukat barruan
gure bertso berrien zai:
alde batera ahaztu nahi nuke
baina ez nuke ahaztu nahi.

M. Lujanbio: Boteka dabil bolatxo hori
arren, gelditu ta lotu!
Lepo gaineko bola hau ere
aldatu dela aitortu:
ia azalean tinta beltzeko
letra batzuk zaizkit sortu
ortu, portu ta lortu-kin hasi
ta azkenean agortu.*

J. Maia: Mortu ta nortu zion pelotak
ta oraindik ez dago isil
nik erregela esan nahi nuen
ta ergela-kin ze misil!**
Sintonia hori berriz entzunda
ezin naiz sentitu trankil
zuhaitzak ez du lorerik eman
zu zer moduz nere makil?***

M. Lujanbio: Ai hesolaren bizitza ezin
baitzen gehiagorik luza
gaur ere ez daukat zure enborra
zure grazi ta gorputza:
hesola lehor, hesola ihar
eta lepo gaina hutsa
lepoan bola txiki horrekin naiz
paperezko txupatxusa.

J. Maia: Zu txupatxusa ta ni zuhaitza
hoietxek gure graduak
nahiz txupatxusak gehiago ematen
duen gaur nere buruak.
Andonirekin akordatzen naiz
infernu eta zeruak
amai eskerrak ematen ere
ez zigun utzi aluak.****

M. Lujanbio: Eta tipoak zeukan azala
tipoak zeukan patxara!
Ta gu atzean han eserita
ta kokilduen gisara.
Gure txapela berak jaztea
asumitu degu jada
gure agurrak berak eitea
hoi da gehiegizkoa da!

J. Maia: Egia da bai nik ere zuri
hori galdetu nahi nizun
doinu berria atera zendun
sermoi eta elizkizun
eta ni ere saiatu nintzan
baina aizu Maritxuntxun
galdetu nahi det ia planetak
lerratu ote zaizkizun.*****

M. Lujanbio: Planetak nahiko aldrebestuta
topatu nitun haseran
gero ohartu nintzan beatzi
gutxi zirala aukeran
planeta berrin bila hor nabil
esploratzaileen eran
ia euskaldun ergel galdun****** bat
han bilatu dezakedan.

J. Maia: Lehen bezelaxe ergela naiz ni
hortan egon zaite trankil
zuk uste ez arren saio horretan
jardun nintzen nahikoa hil
egia esan emaitza ere
izan nun nahiko borobil:
zortzigarrenak ematen duen
penaren kontura nabil.

M. Lujanbio: Baina bi mila eta bostean
ibili zera hain bero
zure kantu bat irratietan
entzuten da egunero;
disko bat ere egin zenuen
eta liburu bat gero
burla gehiegi izango zan ia
BECen irabazi ezkero.

J. Maia: Egia da bai sortu zitekeen
sekulako kataplasma
eta horrela ezin da jakin
zein den zinez nere arma.
Kantu, liburu eta bertsoa
ni zein naizen ezin asma
sintonia hori mamua bada
ni izan ninteke fantasma.

M. Lujanbio: Nere ondoko hau bezelako
ez dago beste bi kasu
beti aurrera ta begi gora
egiten dun zernahi pausu.
Denak emaitza ematen dio
nahiz ez saiatu jo ta su
ikutzen duna urre bihurtzen du
arren laztandu nazazu.

J. Maia: Hainbeste lore entzute hutsaz
beldurtua naiz nabarmen
dena urrea bihurtzen omen det
dena zuzen eta orden.
Ai, Maialentxo zu laztantzeko
eskatu didazu lehen
eskerrik asko nik ere asko
maite zaitut zu Maialen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra