Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2006-05-07 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jorge Oteiza zenaren izanaren bi alderdiak zarete. Andoni alderdi alaia eta Unai alderdi gogorra, tristea, isila.

Deskribapena

Doinua
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Oteiza, Jorge

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Nere arerio haunditsuena
Joseba Arregi izan da;
toki ederrean egin zun gure
kulturaren propaganda.
Akabatu ez nuke nahi hori
egia garbi esanda;
seguru asko aski izango da
kazkarreko bat emanda.

U. Iturriaga:
Izen bat entzun ta gelditu naz
oineztu baten moduan;
Joseba Arregi edo Satanas
aingeru hil bat munduan;
arretaik bape jarri ez ebana
nire lanen inguruan...
Nik hutsuneak kajetan eta
beste batzuek buruan.

A. Egaña:
Beste argazki bat Txillidarekin
neu nengoela hiltzear
adiskidetza aldetik baina
geunden juxtu eta mehar;
gezur irudi hori irten zen
albistegietan zehar;
zutikan ezin ginan egon ta
zedozerri heldu behar!

U. Iturriaga:
Bi kokolo lez batu gintuen
biok larogei urtean
nahiz ta barruan bihotz-bihotzez
gorroto neban artean;
heldu beharra fotografoek
utzi beharko pakean...
Kauen! Pistola kendu eustien
ospital txarri batean.

A. Egaña:
Behingoagatik hil nintzan baina
mintzoa badut hala're;
nere atzetik utzi nituen
hainbat obra ta ondare;
haietxek bere kargu hartu nahiz
gehienak putreen pare
baina ni gizon ona naiz eta
denak barkatuta daude.

U. Iturriaga:
Hil ta be oindino etorten jataz
nire azkeneko uneak
Gasteiz hiruko Naparroai eman
nire sorkuntza xumeak
gero saldu ta prostituitu
lanaren inguruneak.
Kontuz ibili berpiztuko naz
frankista putakumeak!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra