Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hernanin hemezortzi baserri soilik omen dira baserritik bizi direnak. Zuek biok baserritarrak zarete, baina egoera ezberdinean zaudete. Zu, Joxe, beti baserrian bizi izan zara; zu, Iñaki, ordea, baserrian jaiotakoa zara, baina egun ez zara handik bizi.

Deskribapena

Doinua
Dama askoren engainagarri
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zelaia:
Baserri asko hustuta daude
beste askok lana utzi
lanbide horrek guri ez baitigu
aurpegi onik erakutsi:
prezio danak baju dabiltza
ezin etekinei eutsi;
baserrian dago lana asko
eta negozio gutxi!

J. Agirre:
Arrazoi dezu jarria dago
nahiko jokera tristia
eta nik berriz hortxe daramat
nere denbora guztia;
ni baino askoz listuagua
aterako da gaztia:
bizi izatea gauza bat da ta
sufritutzia bestia.

I. Zelaia:
Sufritzen ari dana joaten da
baserritikan ihesi;
askok diote "Hola ibiltzeak
asko ez baitu merezi"
baina Joxeren kasua orain
argitu nahi det lehenbizi:
inori ez diozu esaten
ondo ez zeranik bizi.

J. Agirre:
Ni juxtu-juxtu ibilitzen naiz
aitortuko det ondradu;
bizitzeko ere izaten dira
munduan hamaika modu
baina nere ustez baserritarrak
oraintxe ia-ia jo du
eta jendeak zer jan behar du
lurrak ematen ez badu?

I. Zelaia:
Lurra ez degu gehiegi lantzen
emanda nago tankera;
horrek ekarri digu baserri
ugariren amaiera.
Kanpoko produkto trasgeniko
hoiekin ezin aurrera...
dauden apurrak hustu baino lehen
konturatuko al gera?

J. Agirre:
"Dauden apurrak hustu baino lehen"
orain zuk esan dezunez
benetan ondo hartutzen dizut
neuk hala uste dedanez
kanpotik ere hala moduzko
gauzak etortzen diranez
laster jendeak hasi beharko du
hemen plastikoa janez!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra