Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Zu, Unai, funeraria bateko nagusia zara. Urte askotan egin duzu hildakoekin lana, eta garaia da Sustrai semea ere lan horretan hasteko. Lehen gorpua darama, eta urduri ikusten duzu.

Deskribapena

Doinua
Urzo xuri pollit bat A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Sekula be ez dozu
euki hain gertuko;
lehenengoko hilotza
aita da lekuko.
Jantzi ta txukun jarri
eraztun ta luto...
zu lasai hori ez da
asko mobiduko.

S. Colina:
Hara hemen gizon bat
guapo baina kalbo
kutxan sartu dutena
harro eta bravo.
Ez ei da mugituko
bertatik gehiago
baina ni baino askoz
txuriago dago.

U. Iturriaga:
Lan honek badauz bere
mila truko mota:
hildakoari begitu
begirada bota;
urrezko haginik badau
gogoaren kontra
kenduiozu ia ez dau
jan beharra izango ta.

S. Colina:
Hagina bertan utzi
behar dut ze arraio!
Baina dena lapurtzen
saia nadin iaio
pobreak izateko
ez baikinen jaio;
eraztuna amari
gustatuko zaio.

U. Iturriaga:
Amari hasi zara
zu erregalatzen;
lasai, hari ez jako
holakorik sartzen;
ni erakutsi guran
ta zu zuzen-zuzen...
dudan nau azkarregi
ikasten zabizen.

S. Colina:
Ikasten ari naiz ta
jarraitu beharko
etorkizun ederra
nahi badut biharko;
funerarian lanean
hasiko naiz bapo;
horrela lanik ez zait
sekula faltako.

U. Iturriaga:
Ehun ta hamar hildako
euki doguz aurten
eta ahal dala soka
ez daitela eten;
ikasiko'zu seme
santiamen baten
hildakoen kontura
zelan bizi leiken.

S. Colina:
Hiltzeak izan behar du
pertsonaren meta;
hil ostekoa ez da
gero berriketa:
bizirik zegoena
kabroi ta erreta
hil ostean santu bat
bihurtzen da eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra