Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-01-28 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Hamaika jende gu izorratzen
aritu ohi da apropos
errepiderik ez det sekula
nik neuk hartu ilusioz:
lehen kontra nengon, orain ere bai
ta zu kontu eske zatoz
onartu, onar dezaket baina
hala're ez nago ados.

J. Sorozabal: Jende ugari inguratzen da
zenbait gauza esatera
esanak esan, garrantzitsua
izan behar da jarrera.
"Autobiarik ez eta trenik ez"
kaleetako esaera
ta Zumeatik Goiko plazara
kotxian juaten gera.

A. Agirre: Errepideak suntsitu ohi du
aurreko eta atzeko
neronek ere hori hartzen det
ta onartzea hobeto.
Bide eskasak, bide zaharrak
ez naute jartzen trantzeko
aitzakia ona izan daiteke
berandu ailegatzeko.

J. Sorozabal: Beti berandu behin eta berriz
ordulariai begira
ataskoetan izaten dira
makina bat tira-bira;
bideak oso estuak daude
gaurko arazoa hori da
istripurikan ez zan izango
zabalagoak balira.

A. Agirre: Berrikuntzari bide emanez
dabiltzanez aspaldian
patrika lodi eta lotsarik
gabe euren aurpegian.
Aurrerakuntza omen da baina
gure kalte da agian
gu atzeraka ez ote goaz
abiadura handian?

J. Sorozabal: Filosofia merkearekin
gutxi engainatzen nauzu
"aurrera eta atzera goaz"
zergatik esan didazu?
Nik dakidanez gaur eguneko
neurrietan zabiltza zu.
Barkatu baina zenbat zaldiko
automobila daukazu?

A. Agirre: Nik umil-umil erantzuterik
Jokin ez dezu usteko!
Ehun ta berrogehi zaldi zureak;
hori bai, bataz besteko.
Neri motorrak ez dit inporta
ta aitortzea hobeto
lau zaldi aski izaten dira
asto bat eramateko.

J. Sorozabal: Denbora hola pasatzen degu
jo bat eta jo bestera
orain ixildu ta berriz ere
berriz eztabaida bera.
Ni nazka-nazka eginda nago
ta joan gaitezen etxera
ta zu joan zaitez ehun ta berrogehi
zaldiei jana ematera

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra