Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-07-01 Igeldo Jaialdia
Gai-emailea
Alustiza, Iker
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Frantziatik datorren berria da honakoa: Nicolas Sarkozyk gizalegea eta errespetua aldarrikatze aldera, irakasleei berriz ere de usted hitz egin behar zaiela esan du. Espainiako ministerioa ere ados dago. Amaia da ikaslea, eta Andoni irakaslea.

Deskribapena

Doinua
Uso xuria errazu A
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-07-01 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Maiz purrusta mingainera
eta zu arbel aurrera
holaxe ibiltzen gera.
Nik berorika ederki dakit
ohitua nago gainera;
errespetuak izan behar du
berdinetik berdinera. (bis)

A. Egaña: Gandor eta guzti hemen
oilar hau tira ta eten
ta hara zenbat dezakeen!
Ene ikasle "zera" eta "zu"
lehenbailehen burutikan ken
ta azkar-azkar ikasi zazu
berorika hitz egiten. (bis)

A. Agirre: Badezu mila bertute
jakintzan hainbat entzute
irakasten hogei urte.
Gure aitonan esaera zahar bat
jakin behar dezu zuk'e:
bat'e ez izan ta asko uste
hoixe da "Mierda para usté". (bis)

A. Egaña: Hola ez goaz inora
hara gaztetxoen moda
egin nahi nuen aproba...
Ta ikaslea nun hasi zaidan
kaka behera kaka gora!
Aizu berori asunto hori
serio hartu beharko da. (bis)

A. Agirre: Ez zan esaldi motela
nahiz ta zuretzat ustela
badakidan izan dela.
Bai berorika hasi gaitezen
nekatzen zera bestela
zuk ere goitik hitz eiten dezu
agintariek bezela. (bis)

A. Egaña: Goitik eiten det ujua
zuk dezu maila bajua
ni neu ez nago lur jua.
Aita-amak lagun, maisuak lagun
gaur egun gure lujua
eta ondorio nabarmena da:
mundua hola dijua! (bis)

A. Agirre: Benga bai zera! bai zera!
Irten zaitez arbelera
guri atzea ematera.
"Denak lagunak denak lagunak..."
Baina zertan ari gera?
Gure kolega izan nahi dezu
ta lagun ere ez zera. (bis)

A. Egaña: Ez zaite izan txepela!
Aurrean daukat arbela
ez zaite hasi horrela!
Ez al dakizu kolega lego-
legis-etik datorrela?
Eta kolegak hain xuxen ere
ikaskideak direla. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra