Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Velarde

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (37. 2008. Gabiria)
Saioa
2008-04-26 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Velarde, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek lehen bikotea izan zineten. Badira bi hilabete elkar ikusten ez zenutela. Gaur parrandan elkar ikusi eta Maialen inguratu zaio Uxueri.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Velarde

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Velarde: Ikusi eta noraezean
hasi da nere brujula.
Begirada bat irrifarre bat
erraz bainau manipula.
Orain denbora esaten zenun
asko maite ninduzula
baina ikusten dut uste baino're
azkarrago ahaztu nauzula.

U. Alberdi: Nahiz ez igerri hain sentitu naiz
koldarra eta ahula
nire bihotzen taupen ritmoa
buruz ezin dut kalkula.
Zeinen polita zauden Maialen
halakorikan sekula!
Nabaritzen da bakardadeak
mesede egin dizula.

M. Velarde: Bakardadeak penaz aparte
ene zenbat maravilla!
Baina oraindik ez dut aurkitu
behar nuen maratila.
Horko neska ta hango mutila
gero bestalde mutila...
Maitasun bila arrimatu naiz
eta ez erruki bila.

U. Alberdi: Errukirikan ez dut sentitzen
sentitzen dut kriston lotsa!
Hau nerbioen pasada eta
hauxe da izerdi hotza!
Ikuste al duzu patxaran hontan
igeri dagon izotza?
Modu berean urtzen duzu zuk
Maialen nire bihotza.

M. Velarde: Zure hitzak dira hain freskagarri
egarri den bihotzean.
Orain banoa zain egongo naiz
hango barraren ertzean.
Txorakeriak egiteko prest
zu zaudela aitortzean
elkar urtuko gara elkarrekin
egunsentia heltzean.

U. Alberdi: Berriro ere elkar ikusiz
jarri nauzu txora-txora...
Gure artean pasatu dira
distantzia ta denbora
baina ez zaitez ihesi joan!
Nora joango zara nora?
Hartu dezagun trago bat orain
ta gero ikusiko da!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra