Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-12-12 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Aizpurua, Xabi
Epelde, Imanol
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Elortza, Igor
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Bi poeta zarete. Uxuek uste du egoera zoriontsuek asko laguntzen dutela poesia ekartzen; Igorrek, aldiz, pentsatzen du zoritxarrek askoz aukera gehiago ematen dutela poesia sortzeko.

Deskribapena

Doinua
Oihaneko pagoak blai
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi: Ez da egoera txarrik
ta ez da esan beharrik
tristura behar izaten dute
poeta txarrek bakarrik. (bis)

I. Elortza: Zu zara neska bat fina
baina dut gauza jakina
zoriontsuek maite dutela
desgraziatuaren mina. (bis)

U. Alberdi: Ni nabil festarik festa
alaia baitegu neska.
Poeta ona baldin badegu
egoera txarrik ez da! (bis)

I. Elortza: Zu festarik festa artez
zoriontsu izan zaitez.
Hortik poemak sortu litezke
baina poesiarik ez. (bis)

U. Alberdi: Nahiz eta ez degun errez
ta lortzen den oso nekez
negar malkoak sortu nahi ditut
zorionan zorionez. (bis)

I. Elortza: Behin pasa nintzen barrendik
eta horrek esaten dit:
poztasunetik ezin da sortu
tontakeriak besterik. (bis)

U. Alberdi: Bai arrazoia dezuna
ni oso naiz jakituna
tontakeria zoragarri bat
baita zoriontasuna. (bis)

I. Elortza: Zuk poematan jarria
egiaren oinarria
nik egiarik ez daukat baina
pose erakargarria. (bis)

U. Alberdi: Zaude apoyo beharrez
negarrez lortzen da errez.
Nik gaur festa bat egin nahi nuke
zuk segi zazu negarrez.(bis)

I. Elortza: Hain zara ondo hezia
argia ta berezia
zugatik pozik alda dezaket
pozik nire poesia. (bis)

U. Alberdi: Badaki izaten makarra
ta horretan ez da baldarra...
Poesiarik ederrena da
Elortzaren irriparra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra