Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina: Zenbait kutixi ta premi
nahiz nahi nizkion eskeini
etxera marmar ailegatu da
ta hala komeni
sofara joan da Andoni
bazun nahiko zeremoni
ta orduan biak itzali gara
irratia ta ni. (bis)
A. Egaña: Egun osoan ahalegin
ni nere lantegian fin
orain etxera bi hankak ia
karraiatu ezin.
Zure jaki denei muzin
nik nahi nukeena Pittin:
telebistaren aurrean jarri
etzan ta lo egin. (bis)
S. Colina: Lanean zenbat adore
indar gogo ta balore!
Baina etxean aparte daude
irri ta umore
asmo eta pentsamolde
Andoni zuretzat gorde
neure beharrik ez al daukazu
lo egiteko’re? (bis)
A. Egaña: Hau bizimodu tristia
hontaraino iristia!
Garai batean tigresa zinen
ni zure piztia.
Joan da desio guztia
ez da bizitza eztia
ni lokartzeko nahikoa da zu
hizketan hastia. (bis)
S. Colina: Beti eman eta eman
ta hala’re beti teman
etorri eta izaten baitu
zapina aukeran
Mister Bean ala Superman
ta berdin Belen Esteban.
Egia esan ez dakit hemen
ze pintatzen dedan. (bis)
A. Egaña: Ni nago nekeak jota
ta zu belarria joka
torturarikan nik neuk ez diot
pertsonari opa.
Zoaz neberaren kontra
eta bi zerbeza bota
eta pakean utzi nazazu
Los Simpson dago-ta! (bis)
S. Colina: Barruan dudan mindura
nola azaldu mundura?
Derrepentean iyo baitzaizu
haizea burura.
Gure arteko lilura
ezerez bat bihurtu da
aspaldi hontan hartu baitezu
Homer-en* itxura. (bis)
A. Egaña: Garai bateko lujua
gaur egun nago lur jua
ederki asko egin diguzu
gure dibujua
zuk keja ta nik ujua
a ze biko marrajua!
Etorkizunik ez degu eta
lotara nijua. (bis)
____________________
*Homer Simpson.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra