Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Laborariak zarete. Zuen gurasoak ere laborariak ziren, zuen aitatxi ere laboraria zen, eta ez duzue laborari izatea beste aukerarik izan. Egunero, zuen lana bukatu eta herriko ostatuan egiten duzue zita. Ardoa hartu eta telebistari begira jartzen zarete.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri B
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:

Eguneroko lan astunetan
murgilduta gabiltz
zenbat alditan pentsatu dudan
“Ni beste bat banintz...”.
Telebistak dagi dizdiz
nik zalantza mila aldiz
aizazu Aitor zuk ba al dakizu
non dagoen Paris?


A. Sarriegi:

Goizean jeiki eguzkia irten
baino askoz lehenago
ta iluntzean ostaturako
bidean igaro.
Zure galdera arraro
xamar delakoan nago:
egunero ez al duzu ikusten?
Telebistan dago.


U. Iturriaga:

Bai egunero ikusten dut nik
odola beroan
ez dut esango Sarkozy horrek
norantza naroan.
Guk lana ordu mordoan
erosleak dena doan
presidentea etorri dadin
helikopteroan.


A. Sarriegi:

Gure aurreko denak bezela
hontan hasi ginen
eta lanean jarraitu dugu
bizitza hau zer den!
Pariseko galdera lehen
ta nik pentsatu dut hemen:
Unai Parisek ba ote daki
gu biok non gauden?


U. Iturriaga:

Gu zakurraren ipurtzuloan
galduta gaude aizu!
Ardo batetik bestera oso
urrun naramazu.
Horditu ohi gara usu
arnoz arno pausuz pausu.
Aitor aitortu zaidazu egia
zuk maite al nauzu?


A. Sarriegi:

Kontu hau utzi behar genuke
beste baterako.
Ez ote duzu zuk gaurkoz edan
Unai ardo nahiko?
Pixkat nahastu zarelako
lagun bezela bai bapo
nik asko-asko maitatzen zaitut
ez hainbesterako.


U. Iturriaga:

Onartu zazu bakar-bakarrik
biok nola gauden
urte bat balitz bezala joaten
dira hemen bi oren
bakar-bakarrik gu hemen
emaztegairik ez omen
ez pentsa Carla Bruni agertuko
zaigunik ez Maulen.


A. Sarriegi:

Nigatik berdin baldin baletor
huraxe Maulera
nere bizitza egina daukat
nere arabera.
Orain banoa etxera
bihar etorriko gera
bizitza nola aurrera doan
berriz ikustera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra