Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-07-25 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Labayen, Alaia Martin, Manex Mujika, Josu Oiartzabal "Xamoa", Eneritz Zabaleta
Bertsoa entzun |
2010-07-25 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Labayen, Alaia Martin, Manex Mujika, Josu Oiartzabal "Xamoa", Eneritz Zabaleta
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xamoa:
Bost ilobena izanagatik
neretzat kriston saria
zatozte eta aprobetxatu
zuen azken afaria.
A. Martin:
Motiborikan ez duzu baina
haserretu egin zara
bazkaririkan ez eman baina
ez zaidazu kendu paga!
E. Zabaleta:
Ene amona nola bihotzez
aspaldi zaitudan maite
ni bazkaltzera etorriko naiz
zu lurpera joan arte.
I. Gurrutxaga:
Neregatikan de puta madre
bazkaririkan ez egin
bazan garaia gurasoekin
poteatzen hasi nendin.
M. Mujika:
Gaurtik aurrera amona neri
bazkaltzen eman muxu truk
bistan baitago denen artean
ondoen nik jaten dizut.
J. Labaien:
Nik ez dakit superauko dudan
era hontako galera
arratsaldero etorriko naiz
kroketak meriendatzera.
Xamoa:
Nahiz eta hemen ume bakoitzak
badun bere enkantua
iruditzen zait Manex degula
lehenengo kanporatua.
A. Martin:
Gukin ez aita eta amakin
haserretuta bazaude
aita ta ama utzi itzazu
bat’e bazkaririk gabe.
E. Zabaleta:
Amona arren bazkalaurretik
hiru-lau pintxo atera
ta hola pozik joango naiz ni
aitekin poteatzera.
I. Gurrutxaga:
Bueno bazkaia ez zazu egin
banoa taberna aldera
goizeko lautan etorriko naiz
batxuri zopak jatera.
J. Labaien:
Zure etxera gu ez bagara
etorri behar horren maiz
lehen argal nago ta orain igual
gose greban hasiko naiz
Xamoa:
Berriro ere hasi beharko dut
gure Jokin kanporatzen
gure etxeko kondizioa
bizar hori kentzea zen.
A. Martin:
Nahiz platerean hainbat kroketa
sarri ditudan ikusten
nik eskua luzatzen dut baina
Eneritzek ez dit uzten.
E. Zabaleta:
Amona berriz joango naiz ni
gustora etxe aldera
kriston legatza harrapatuta
zure legatza jatera.
I. Gurrutxaga:
Jokin aspaldi jakin behar zenun
danok dakigun bezala
hemen bizarra eramateko
amona nahikua dala.
Xamoa:
Nahiz eta pena ematen didan
Eneritz bota dezaket
nahiz eta faltan botako’itudan
moflete polit horiek.
A. Martin:
Ni ez naiz zure etxetik joango
ta bazkalduko dut bapo
nire kabuz merezita daukat
txikiena naizelako.
I. Gurrutxaga:
Bueno bazkaia neri ematen
amona hasi beharko
honi alperrik emango diozu
luzitzen duenerako!
Xamoa:
Bueno orduan onena nuke
nik Alaia bidaltzia
orain horixe soilik falta zait
nobioa ekartzia!
I. Gurrutxaga:
Nahiz ta aurrean jarri didazun
neri babarrun platera
dagoeneko nazkatu naiz ta
goazen poteatzera!
Xamoa:
Ba bai ni ere nazkatu egin naiz
ze sukalde ze afari!
Etxe osoa utziko diot
lehenengo ezkontzen denari.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra