Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz?

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain horrela egoterikan
ez nuke egingo apustu;
inuzentea nintzen orduan,
edozertarako prestu.
Baina bizitzak bere bidea
ez du izan horren estu;
alperrik dira garai hartako
uste, asmo ala juzku;
politena da gure izana
ez dagola gure esku. (bis)

Eskolarteko txapelketetan
gustoz hartu nuen parte;
nerbio eta ilusioak
ez neuzkan oso aparte.
Badakit orain nere buruai
ein niola nahiko kalte,
baina hemen nago zuen aurrean,
badet nahiko borondate;
lehen bertsolari izan nahi nuen
ta orain izan naiteke. (bis)

Oraindik ere egun askotan
sortzen zait neri ikara;
ez det urruti urduritasun,
beldurra eta zirrara;
oraindik ere hankak dardarka
ateratzen naiz plazara,
baina bidea luzea daukat,
ez det egin nahi algara;
ametsa amets ezin da izan
gazterik kunplitzen bada. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra