Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Xebastian, senarra jubilatu barrie dozu. Orain arte mantso-mantso izan dana oheratu orduko beti gogotsu eta beti eske jarri jatzu jubilatu denetik hona.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Senarra patxada pixkat
har zazu mesedez;
zure nahiak betetzen
ez dadukat errez;
beti zerbaiten eskean
zu halabeharrez;
gorputza jubilatua
baina burua ez.

J. Lopategi:
Estimatzekoa da
horrela esana,
eta estimatu zuk
senarrak dun fama;
aspaldi jarri nautsun
hortarako plana;
hartzea baino ez da
zuk daukazun lana.

S. Lizaso:
Garai bateko idia
berriro zezendu,
nahiz ta bestea ez zaion
gehiegi zuzendu;
lata ta lata ezin det
ondotikan kendu...
nik baietz esatean
biharko uzten du.

J. Lopategi:
Hori gertatzen danik
ez naz enteratu
eta abildadean
ondo begiratu;
badakit nun apunta
eta nun zulatu...
garritik behera ez naiz
oindik jubilatu.

S. Lizaso:
Zergatik ari zera
gezurrak kontatzen?
Zure indarrik ez da
ohean azaltzen.
Berak esan du "badakit
ondo apuntatzen"...
argia piztuta ere
ez dezu asmatzen!

J. Lopategi:
Ondo betetzen ditut
hainbat gizalege,
eta animoso nago,
hori alafede;
gezurrik ez eizu esan,
beti nago trebe
eta emongo dautsut
eskatu ez-ta ere.

S. Lizaso:
Tarteka hasten zara
laztan eta musu;
gero ezin bete ondo
hainbat konpromisu;
tarteka epeltzen zara,
baina ez bero ta ez su...
pelikula gehiegi
ikusten dituzu!

J. Lopategi:
Nire desafioan
daukazu ikara;
atakatzen badautsut
Jainkoak anpara!
Erreminta hor dabil
hona eta hara...
krema bat behar dozu,
legortu egin zara!

S. Lizaso:
Jolasik politena
krema gabekoa;
gehiegi harrotu zait
ondoko tipoa.
Nahi badezu izango da
gaurkoa nahikoa;
zatoz ta egin dezagun
urte guztikoa!

J. Lopategi:
Zelebratu dagigun
alkarri helduta!
Jubilatuz ez nago
ni behetik ahulduta,
baina animuz ez dago
gaur zure konduta;
zuk behar dozuna da
Bernarren kontsulta. *

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra