Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
| Bertsoa entzun | 
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
		
				
				Neurria: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Azkeneko zigarreta
ta hau da nire letxea!
Tabakoa nuen ohe,
papela nuen etxea;
baina kantzer bat omen dut eta
hau da orain nire trantzea,
aukeran balitz nahiago nuke
gehio narruik ez jotzea!
Zigarreta daukat lagun
luze badihoa gaba,
edo ordenagailuan
bultzada bat behar bada.
Mediku jaunak azkena esan du,
behingoz sendatuko zara;
bi metrokoa hartu dut baina
azkenekoa badaezpada!
Atzamarren bitartean
zigarreta hauen dantza;
bizitza ala heriotza,
halaxe dago balantza;
gehiago ezin dut Winston, Marlboro
edo Chester erre antza...
kanutoetan oinarritzen da
orain nire esperantza.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
