Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-12-29 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Eñaut
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Larehun ta hogeita bost pezeta
dauzkat patrikan ta kito!
Atera zazu whiski txiki bat,
ron bat ta hiru zurito.

Egaña:
Berriro eta mantsugo esan,
aizu, aizu, aizu, aizu!
Lehendikan nahiko folloi badaukat,
erotu egingo nauzu!

Lujanbio:
Berriz esango dizut den-dena
ta ez da nere kaltera:
nik bitan esplikatuko dizut
eta zuk bitan atera.

Egaña:
Hiru gin-tonik, zazpi Keler ta
hiru zurito xuabe...
Igual gehiegi esatea da
baina bakarrikan zaude.

Lujanbio:
Hiru zurito, ron ta whiski bat
eskatu det alafede!
Kubatarikan ez det aipatu,
onartzen det hori ere.

Egaña:
Hori da hori zerrenda latza,
ene zenbat buruhauste!
Ispilukoa zerorri zera,
ez zazu edan hainbeste.

Lujanbio:
Ispilukoa ni neu naizela
zuk esan ta nik mentendu,
baina begira jartzen naiz eta
nik ainaxe edaten du.

Egaña:
Neroni ere jarria nago
ispiluari begira,
eta une batetik bestera
biak eroriko dira.

Lujanbio:
Joño, eskerrak eman diazun
ispiluaren abisu!
Atera tragoak neri eta
berak ordainduko dizu.

Egaña:
Eskerrik asko, borondatea
baitidazu erakutsi.
Hala, joan zaite komunera
ta txiprixtinik ez utzi!

Lujanbio:
Ta bitartean nahi baldin ba'zu
zuk barra botilaz bete.
Nahiago det kanbioik ez euki,
atera bukatu arte!

Egaña:
Berriro ere nahastu nahi nauzu,
besterik ez gendun falta!
Hala, barrura sartu zaite zeu,
ni kanporantza noa-ta!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra