Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-03-04 Hondarribia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok arrantzaleen emazteak zarete. Une honetan Hondarribiko kaian zaudete. Zuen senarrei agur egiten ari zarete. Unai ohitura bihurtu den agurra egiten, barrutik kalbarioa, kanpotik patxara; Ainhoa lehendabiziko aldiz agur egiten, negar zotinei eutsi ezinik.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Itsasoak baditu
komeria pila,
gure bizitza beti
senarraren bila.
Nahiz eta barru hortan
zerbait korapila,
jaso zazu besoa,
eutsi neskatila
eta eskumuturra
mugitu dadila! (bis)

Agirreazaldegi:
Itsasoak baditu
bere enkantuak,
baina sarri egiten
ditu pekatuak.
Senar arrantzalea
niretzat patuak...
Galderak sortzen dizkit
gaurkoan kontuak:
ekarriko al duen
hurrengo olatuak. (bis)

Iturriaga:
Bizitzari horrela
begiratzen nion,
baina horrek ez dakar
hamaika zorion.
Begira itsasoari
ze apar darion!
Kanpoan edo hemen
ez dauzkagu inon,
ta ez dakit gertuago
benetan noiz dagon! (bis)

Agirreazaldegi:
Askotan errezatu
izan dut elizan,
fedea beste eskurik
ez dutenen gisan.
Hiru-lau hilabete
senarran peskisan...
Nik nahiago dudala
argi nahi dut esan:
bihotza hutsik baino
sabela hutsa izan. (bis)

Iturriaga:
Okerrena dugula
beteta sabela.
Joan eta etorri
hor dabil batela;
bateko atuna dela
besteko berdela...
Neska hartu ezazu
fede bat bezela
gu itsasoarekin
ezkondu ginela. (bis)

Agirreazaldegi:
Bi hilabeteko haurra,
aitaren itzala,
ta haren presentzia
ordea hutsala.
Niri malkoz bustitzen
ari zait azala,
ta eskatuko diot
amestu bezala
familiko untzia
gidatu dezala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra