Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Eskutitza luzea,
badu zeresana
ta gogoz idazteko
norbaitek emana.
Nik arintzen det sarri
gaur askoren drama,
ni irakurri eta
txunditzen da dama.
Zuk ez daukazu noski
nik daukadan xarma. (bis)
Irazu:
Papera gelditu da
gaur alper-alperrik,
ez dago paper puntik
ez duen bazterrik.
E-mailak badu xarma
ta badu indarrik.
Bueno, arrazoi dezu,
ez dezu okerrik,
maite duenak ez du
xarmaren beharrik. (bis)
Peñagarikano:
Horrela idaztea
beti ona noski,
papelean badago
hainbat berba ezti.
Idatzi duen harek
gauz asko dakizki,
eta gainera dago
borroi eta guzti,
idatzi dituenak
malkoz ditu busti. (bis)
Irazu:
Malkoak alperrikan
zertarako galdu?
Zoriontasun printzak
hobe da ugaldu.
E-mail maitasunana
ze ote azaldu?
Pentsatuta bihotzan
itxura ez al du?:
lehenbizi klikatu ta
ondoren zabaldu. (bis)
Peñagarikano:
Honen xarma ezin da
ordaindu hutsean,
beraren zai gaxoa
han zegon etxean.
Zer poza sentitzen dun
karta ailegatzean!
Zer poza sentitzen dun
bere bihotzean
eta zer maitasuna
gero irakurtzean! (bis)
Irazu:
Dena ez zazu zure
aldeko aurkeztu,
ez itzazula beti
kantuak abestu.
Fidagarritasuna
jendeak amestu
ta idatzitakoak
dena ona ez du:
derrigorrean zaude
karteroan esku. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra