Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Iturriaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-02-17 Legazpi Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Iriondo, Asier
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Ez da ezer dohainik,
ez da ezer merke,
personak beti behar du
horrenbeste suerte!
Baina lortu liteke
saiatuta fuerte,
ta adibiderako
horra Errekarte*. (bis)

Elustondo:
Saiatzeko bazuen
hamaika endredo
eta azkenik egin
neskaren bezero.
Herri eta Edurne*
daude bero-bero,
ez lotsatu ta egin
xirriren bat edo! (bis)

Iturriaga:
Mundua ez da beti
sasi ta asuna,
ez dago zertan utzi
beti behazuna.
Arindu dezakegu
guk estuasuna:
gora bikotea ta
gora maitasuna! (bis)

Elustondo:
Iristean Kupido
heltzeko unea,
bertso eskola bihurtu
euren bilgunea.
Ez baitute osatzen
bikote xumea,
bertsolari irtengo
da hoien semea. (bis)

Iturriaga:
Primerakoa ez al da
hemen jeneroa?
Bertsoak eman die
behar zuten beroa.
Kupido heldu eta
semea hor doa,
bertsolari ez bada
behintzat arkeroa! (bis)

Elustondo:
Arkeroa izatea
gauza mundiala!
Esatea nahi nuke
hemen nola hala:
bertsoa da hitzaren
kirol nazionala
ta horiek kirola egiten
hasi berehala. (bis)

Iturriaga:
Maitasunak baditu
une bereziak,
eskertu behar ditunak
persona heziak.
Gainera salto egin
ohi ditu hesiak.
Eskibatu egiten
al zaitu geziak? (bis)

Elustondo:
Oraingoan ez zera
jardun oso arrunt,
Unai egin al dezu
gaurko hontan zurrut?
Zuk kupidori buruz
esandakoan truk,
hark ez nau eskibatzen,
nik eskibatzen dut. (bis)

Iturriaga:
Kupidon geziekin
al zaude erreta?
Gezia botaz gero
zuk beti hor buelta.
Jarri zazu gorputza
indarrez beteta,
behin botata igoal berriz
ez da etortzen eta. (bis)

Elustondo:
Ez dela etortzen ta
nolako konplota!
Buruan badet orain
zalantzen konpota.
Nahiz ta izaten dudan
mila duda mota,
gezia baino nahio det
beste zerbait bota. (bis)

Iturriaga:
Beraz gezi artean
jarraitu korrika,
momentu hontan dena
zugandik kritika.
Egun baten eztiaz
eztitan jarrita,
Bidurik jarriko du
zuretzat musika. (bis)

Elustondo:
Biduri buruz hasi
beharko kantatzen,
nahiz ta gaurkoan hemen
ez zaigun aurkitzen.
Haren musikarekin
hasita pentsatzen,
diru-sonden soinuak
ez nau seduzitzen. (bis)

Iturriaga:
Parejak onak dira,
hori da hori martxa
bihotzetik kentzeko
larrosan arantza!
Hona hemen hirukote
laukotea antza,
hauek ematen dute
gure esperantza. (bis)

Elustondo:
Esperantza hain degu
hitz eder galanta!
Nik'e familirako
gogoa daukat ta,
zukin saiatu nahi nun
ahalegin aparta,
beti lutoz jantzita
ibiltzen zera-ta. (bis)

Iturriaga:
Nire lutoarekin
ze-nolako penak!
Plastikoz jazten ditut
nik nire barrenak,
horrela debekatuz
nire ondorenak,
eta jaio orduko
hiltzen zaizkit denak. (bis)

Elustondo:
Zure lagun hoiena
nolako tortura!
Neri sortzen didazu
mila kalentura!
Haiek isur itzazu
neronen barrura
eta jaio ta gero
hilko zaigu hura. (bis)

Iturriaga:
Oraintxe bota duzu
eskeintza galanta,
zure kalenturaren
testimonio aparta!
Ahaztu kalenturak,
problemak aparta,
termometroa igoal
lehertuko da-ta! (bis)

Elustondo:
Termometroarekin
nahi badegu lana,
biok ederrak gaude,
badegu afana
eta izan gaitezke,
ez da gero drama!
bigarren Txirritaren
aita eta ama. (bis)

Iturriaga:
Hori izango ote zan
kriston delitua?
Kejaz laster Gipuzkun
artzapezpikua.
Termometroa ez da
neguko pikua!
Nire uranioa da
enpobrezitua (bis)

Elustondo:
Hala azaldu dezu
zerorren kareta,
pikutara bialtzea
zuk zenuen meta.
Neri ez zait inporta
ta jarri arreta,
kimikan beti oso
txarra izan naiz eta. (bis)

Iturriaga:
Onartzen dut eskeintza
joan dala ondo,
ta baldin badaukazu
horrenbeste gogo,
termometroai eusten
ni ez naiz egongo,
gora uranioa
ta gora Kosovo! (bis)

Elustondo:
"Aupa Kosovo" hasi
baizera kantatzen,
hantxe dabiltza nahiko
egoera latzen,
eta hasi berri naiz
ni zera pentsatzen:
ea inork ez gaitun
gu bonbardeatzen! (bis)

Iturriaga:
Borbardeoak badaude,
baina tira-tira,
beti ezin gara egon
kanpora begira.
Bonbardeoai eutsi
ta eragin di-da,
Milosevic ta Aznar
kejatuko dira. (bis)

Elustondo:
Kejatzeko egonda
abilidadean,
neronek jarraitzen det
hortako idean.
Jarri ditzagun bonbak
geronek aidean,
ea bat erortzen dan
Aznarren parean! (bis)

Iturriaga:
Oraintxe bota duzu
ta ez zan makala!
Uste nuen zinela
neska serbitzala.
Aznar horrela hiltzea
ez da ez normala,
ez al dakizu hori
delitua dala? (bis)

Elustondo:
Delitua degula
didazunez aipa,
hemen ez naiz hasiko
kolpetik ai-aika.
Neronek izan nahi nun
bonbardeoan aita,
amosala alperrik
gastatzea baita. (bis)

Iturriaga:
Beti dago arriskua
hitzaren ondoan,
Nerea hartu zazu
zuk hori gogoan,
baina munizioa
ez gastatu doan.
Dinamita onena
bigarren saioan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra