Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Elexpuru, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mañukorta sasimediku edo kurandero bihurtu jaku, han, Jainkomendixen izadixaz kontaktun-eta egonda, ba, holako sendabelarren negozixo bat ipini dau, ta Jesukriston exitue deuke. Markiñetik jendie peregrinazinoen juten jako eta sekulako mirarixek-edo eite'ittula. Eta hemen anbulatorixo Markiñaku, ba, hutsik, inor ez da juten. Ta hau ikusitte, Jokin Sorozabal Osakidetzako inpektorie doie Mañukortana, ba, ha beitzea ia legez ondo dauken, edo sanidadie ondo beteten dauen, edo ia ze pasten dan.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Sasimediku bezela
badaukat aukera,
bedar ta sasi-orriak
emanaz batera.
Kejatu egin zerala
gutxi gorabehera...
ispetore jauna zertan
zu etorri zera?

Sorozabal:
Zuk onduan baduzu
bezero laguna,
neri ez zait axola
haien osasuna,
beste zerbait baita gu
kezkatzen gaituna:
deklaratzen al duzu
kobratzen duzuna?

Mañukorta:
Hori esango zendunik
ez nuan pentsatzen,
etorri zera azienda
gaur hemen goraltzen.
Pobreak besterik hemen
ez zaigu pasatzen;
sendatu eite'itut baina
nik ez det kobratzen.

Sorozabal:
Esan ta esan pasa
ohi zuen eguna,
jubilatu omen dela
bai Mañu laguna,
baina jendea dauka
haruntzaino juna.
Oain ulertzen det zure
aberastasuna.

Mañukorta:
Sasimediku kontuan
hainbeste grazi...
gaixuak ongi sendatzen
ez nabil itsusi!
Belar ta haitz hostruak
hor dira nagusi.
Zuk ere ahal badezu
egiten ikasi.

Sorozabal:
Mañuk guri lan asko
kentzen digulako
anbulategietan
bada kezka frango!
Ta zure sekretuak
ikasi beharko.
Zer erremedio duzu
prostatarentzako?

Mañukorta:
Ispetore jaunak ere
badauka ardura,
danetik emateko
nik daukat ohitura.
Nahi ta karrerarik gabe
dedan nik kultura,
prostatantzat ona degu
haritzaren ura.

Sorozabal:
Ofizioa ikasi
zenuen gazterik.
Haritzaren urakin
ez zabiltz tristerik.
Ez didazu sartuko
holako txisterik!
Hemen ez da ikusten
pinua besterik!

Mañukorta:
Mañukortak betetzen du
bere zeregina:
ehun mila kilo hostrokin
gauza on egina.
Munduan partitzen det
hainbat medizina!
Zuri ere kenduko'izut
gaur buruko mina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra