Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Bertsoa entzun |
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Guregatikan ez dira entzuten
aspaldi gauza txukunak,
seguru nago gezur ugari
dituzuela entzunak.
Baina jendeak ematen ditu
berehala erantzunak.
Gaur ikusten da zer-nolakoak
geran hemen euskaldunak:
mahaian eseriz adiskideak
entzuten badakigunak. (bis)
Euskal jendea portatu ohi da
zentzudun eta hitzeko
eta halaxe izan nahi dugu
guk orain arte antzeko,
baina batzuek jarri gaituzte
alboko edo ertzeko.
Nik eskaria: gure fama hori
ahal baldin bada kentzeko,
arazorik ez baitaukagu guk
lagun berriak hartzeko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra