Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Omer Bertin Oke, jatorriz Afrikako Beningoa zara, Euskal Herrian finkatua. Immigrazio zuzendaria zara urritik. Euskaldunok arrazistak ote gara?

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenbizi nintzen oso aparte
orain naiz Euskal Herriko parte
ta pentsatzen det bertan badela
nahiko mesede ta kalte. (bis)
Denek zenbat borondate!
Errespetatu ta maite...
denek "Lasai etor zaite";
denek trago bat ordaindu eta
eskua ematen didate
herri berean, portal berean
bizilagun nauten arte. (bis)

Nahiz ta pentsatzen jardun luzaro
dudak baditut askoz gehiago
eta nahi arren ez zeratela
ezin pentsatu zeharo. (bis)
Ze begirada arraro
azala ta barrurago
sufritu izan det lehenago
ta nahiz ta ustez etxean izan
sarri etxean ez nago;
beti bezela hortan'e itxura
hitzaren gainetik dago. (bis)

Begira ditut hainbeste begi
eta aurrean hainbat aurpegi
ta pentsatzen det: lortzeko amets bat
ezin da izan zailegi; (bis)
saiatzea da zilegi
ahalegindu eta segi
noizbait egi bihur bedi.
Baina hori bai denon artean
egin behar degu egi;
nik lagunduko dizuet zuei
ta zuek lagundu neri. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra