Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Nik nahi banun aurrea
Andonik atzea
nik nahi banun motza
Andonik luzea.
Normal kontu guziak
hemen bukatzea
hobe degu kontrako
alden etzatzea
edo gaurkoan biok
erdian jartzea.

A. Egaña:
Zure proposamena
ona da jakina
lehengo unea ez da
izan atsegina.
Barka ezazu neska
nere hutsegina
onartu nahi det gure
oherako grina
erdian ta tartean
nahiz ez den berdina.

M. Lujanbio:
Gurea ez da oso
erreza izango
biak erdin jartzea
nahi nuen nik klaro
baina ezingo degu
aguanta luzaro
gainean jarriz gero
bero naiz, akabo!
Eta kentzen bazera
berriz hotzak nago.

A. Egaña:
Zure azal zuloen
atea jo kan-kan!
Zintzoa zera oso
zintzoa matrakan
zu falta bazatzaizkit
ni zerbaiten faltan
zuregana nijoa
baboso, lau hankan
formula hori ba al da
matematikatan?

M. Lujanbio:
Orain arte genbiltzan
betiko berdintsu
haserre, iskanbilan
ta elkarren izu.
Gero letren laguna
baitzera beti zu
iluntzen duenean
engainatzen nauzu
zure letrekin dena
konpontzen dakizu.

A. Egaña:
Hasieran haserre
eta gero nagi
azkenean sexuak
egin digu argi
hontan konpontzen gera
ta hola gaitzerdi;
segi, segi mugitzen
ez geratu geldi
gora Sabino Arana
ta gora Euskadi!

M. Lujanbio:
"Gora Sabino Arana!"
hori espero ez nun
baina hori entzunda
nola jarri nauzun!
Orain arte hortako
gogo haundirik ez zun...
Ia laztan nazazu
busti eta lizun
ea ezkerrarekin
nola egiten dezun!

A. Egaña:
Ondo moldatzen gera
nere uste apalez
nahiz hizketan ibili
hain modu zitalez
azkenik konponduak
sexu eginahalez
nere gorakatxoa
jetsi da tamalez
zeuk'e goratu zazu
Felipe Gonzalez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra