Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-03-08 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2003-03-08 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Maia
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia:
Begia ubelduta
kontu bat bitarte
zerbait pentsatzeraino
bizkor naramate.
Senarra badaukazu
hori zure kalte
eskaileran aitzakiz
ez sinistu bat'e
eskailera horiek
ze izen daukate?
A. Agirreazaldegi:
Izen ta abizenak
nahi dituzu jakin
eta nik izkutatzen
hainbeste ahalegin
bihotzean dadukat
begian aina min
zuri esanda ere
berriz nago berdin
mesedez ez zaidazu
galderarik egin!
J. Maia:
Ez dezu nahi ikusi
kolpeen tamaina
bat gogor jo dizute
bai kolpe bikaina!
Hori al da mutilen
lehenengo azaina?
Begia ubelduta
daramazu baina
ez luke izan behar
itsutzeko aina.
A. Agirreazaldegi:
Beste jende asko da
nere antzekoa
eta nirea ez da
aintzat hartzekoa
gizarteko jarrera
dugu hutsekoa
eta arazoa da
gure mundukoa
hola konponduko da
nere etxekoa.
J. Maia:
Horrela konpontzea
dituzun ametsak
ta bien bitartean
bi begiak beltzak
etikak ere noski
ditu bere ertzak
salatu zazu gogor
ta ez hartu aintzat
izan zaite eredu
beste guztientzat!
A. Agirreazaldegi:
Salatu nitzakeen
hemengo ta hango
barruan izan badut
salaketa frango
baina oraingoz ez dut
ezertxo esango
nere senarrarekin
sentitzen naiz ondo
agindu dit berriro
ez duela egingo.
J. Maia:
Hori esanda nola
zabiltza lasaio?
Kalean dabil hainbat
giza txar arraio
kolpez egingo ditu
berriz mila saio
nahiz ta senarra izan
nahiz ta garbi jaio
kabroiari kabroia
esan behar zaio!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra