Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elexpuru, Jose Joakin
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean.
Gaiari oharrak
Afaltiarren artean Añorgako bi bertsolari gazte zeuden: Beñat eta Unai Gaztelumendi
anaiak. Saioaren hasiera aldera haiei buruz jardun zuten.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-07-13 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Gazteak nunbait atera behar
eta Añorgan atera
eta gainera juntatu dira
bi anai gazte batera.
Aprobetxatu behar da Andoni
orain daukagun aukera
igual ez gera hemen egongo
hemendik hiru urtera.

A. Egaña:
Erreleboa emanez gero
oso ona litzateke
gure etxean gure señorak
ez luke izango kalte
baina bertsotan oraindik behintzat
tokia denek daukate
gauza berbera kantatu gendun
orain dela hiru urte.

A. Arzallus:
Nik lasaitasun pixkat hartzen dut
hori hola izatera
baina segida eman asmotan
hauxe noa esatera
nahiz esaldi hori ekarri degun
berriro gure artera
ea berdina kantatzen degun
hemendik hiru urtera.

A. Egaña:
Orain hiru urte aipatu ginun
ta hemen dauzkagu aurten
orain artean aurrikuspenak
ez dira hain gaizki irten.
Barka anaiak, zertan aritu
gauza gehiago esaten?
Segi zazute miresgarri ta
apal-apalak izaten.

A. Arzallus:
Oraindik gazte zerate eta
segi zazute ikasten
nahiz eta igual konpetentziak
hori ez dizuen uzten.
Bi anai dira ta biak dabiltza
maila ona erakusten
eta eskerrak beren aita-amek
gehio egin ez zituzten!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra