Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-04-03 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Madrilgo atentatua gertatu eta berehala irudi gogorrak ikusi genituen telebistaz. Orain gutxi Iraken bost amerikar hil dituzte eta euren gorpuekin jolasean aritu dira. Zer deritzozu horri? Telebistaz horrelako irudiak ikusi behar al ditugu?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduan barna bidaiatzen det
telebista bitarteko.
Zoritxarrera ohituko geran
duda det dagoeneko.
Madril aldean negarrez dira
ta Iraken ez hobeto;
hildakoak'e hogeita hamar bat
segundun bataz besteko...
Mundu honek ertz gehiegi ditu
borobila izateko. (bis)

Zoritxarrera lerratzen dira
ia katerik gehienak.
"Ez da posible, ez da posible"
hori esaten dit senak.
Bihotzeraino iristen zaizkit
ume tristetuen penak.
Asmo onikan ba al zeraman
Atotxan lehertu zen trenak?
Bere burua gutxi maite du
hori egiten duenak. (bis)

Eguerdi hartan sentitu nintzen
ondoezik ta arraro
isiltasunaz joan nahi nuen
pantaila hutsaz harago.
Borondatean Madril aldeko
sendi guztiekin nago
bizitzak bizi aro guztiak
behar baititu igaro.
Trenbideetan heriorentzat
geltokirik ez al dago? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra