Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (28. 2004. Zarautz)
Saioa
2004-09-03 Zarautz Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Biok kartzelan zaudete. Zu, Miren, Arkaitzen agindua bete zenuelako. Arkaitz, Paraguain erre zen merkataritza zentro hartako jabea zara, eta ate guztiak ixteko agindua eman zenion Mireni.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Agindua hala eman zenidan
"Ate guzti hoiek itxi!"
ta nik langile fina bezala
bete nuen bizi-bizi.
Bukaeran batzuk gelditu ziren
nik egin nuen lehenbizi;
zuk hiltzaile bat egin ninduzun
ta geroztik ez naiz bizi.

A. Oiartzabal:
Baina halere alda zaitezen
zuk badaukazu tartea
nahiz nere kulpaz izango duzun
kondena bete-betea.
Hau ondo asko etortzen zaizu
ene langile maitea
jakin dezazun gogorra dela
nagusia izatea.

M. Artetxe:
Gogorra dela esaten duzu
baina ez zazula uste
nik nere rola zurearekin
trukatu egin nahi nuke.
Zu ondo zaude eta nik berriz
berrogeita hamabi urte...
Zuk kartzelan ez zuk infernuan
usteldu behar zenuke!

A. Oiartzabal:
Baina infernuan gaude jadanik
barroteekin konpleto
beraz isilik egote hori
zenuke askoz hobeto.
Esaldi bakar bat pentsatzen det
kontzientzia tarteko:
hamar pertsona hil genituen
beste berrehun salbatzeko.

M. Artetxe:
Ez, zuk guztiak salbatzeari
egin baitzenion uko;
gu denok izan ginen han bertan
sarraskiaren lekuko.
Nahiz eta ez den han gertatua
sekula ere aldatuko
Jainkoak inoiz ez dakit baina
nik ez dizut barkatuko.

A. Oiartzabal:
Kontuak kontu karga ederra
bioi emana digute:
kanpoan bizi guztia preso
barruan hamaika urte...
Kontuak kontu ikasia dut
eta ez zazula uste:
hurrengo txandan erabakia
zuri emango nizuke.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra