Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-09-11 Ordizia Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi ahizpa zarete, zaharrena Maialen eta gazteena Nahikari.Gaur Nahikari negar zotinetan etorri da etxera, Maialeni esanez lehenbiziko amodio porrota jaso duela eta gizonezko guztiak gorroto dituela.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-09-11 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Batek ezetza eman dizu ta
zaude kezkati ta izu,
ezetza ere onartzen jakin
behar dela badakizu.
Nahiz ta mundua bukatzen dela
pentsatuko duzun, aizu,
eon zaite lasai, honek bihotza
zabaleraziko dizu. (bis)

Gabilondo:
Bihotza guztiz hautsita daukat,
hau da mina, hau da pena!
Ez det eduki malkoak ondo
aguantatzeko kemena;
lur jota eta gaizki nagola
hain da gauza nabarmena,
orain artean ni izan bainaiz
denak utzi dituena. (bis)

Lujanbio:
Leheno zuk utzi ta orain berak,
gertatu da eta kito!
Charlot zaharrak esaten zuna
oroitu det nerekiko:
"Ez egin negar, ez bota malkoik,
ez hartu penak begiko,
edo malkoek ez baitizute
ezer ikusten utziko". (bis)

Gabilondo:
Orain artean moldatzen nintzen
airosa eta primeran,
hau gertatzeko ez hasterikan
nahiago nuen aukeran.
Ahizpa zahar gisa hartua zaitut
gaur aholkulari eran,
ta esaidazu hau gertatzeko
nik gaizki zer egin dedan. (bis)

Lujanbio:
Itxura danez ahizpa txikia
zu zaude azalpen premiz,
baina eredurik ez det zuretzat
ta aitortzen dizut egiz.
Gertatu zaizu behingoan eta
gertatuko zaizu berriz,
harri horretan estropoz egin
behar dezu mila aldiz. (bis)

Gabilondo:
Nere bihotza hautsi ondoren
mutilak nauka erreta;
begiak ditut malkoz bustirik,
burua lausoz beteta.
Estropozuka berriz hasi ta
alperrik ez det nahi neka,
ezezko batek baiezko danak
ahaztuarazi dizkit eta. (bis)

Lujanbio:
Batek ezetza eman dizula
eta jarri zera grabe,
parre pixka bat egin ezazu,
egin ahizpari mesede!
Bizi luzea ta oparoa
hortxe dezu parez pare;
baiezko batek ahaztuaraziko
dizu ezezko hau ere. (bis)

Gabilondo:
Gaur negar malko bihurtu zaizkit
atzoko parre ta algara,
orain bidean topatu ditut
mila oztopo ta traba;
eta aurrera jarrai dezadan
gogorik ez daukat, hara,
honen ondoren berriro ere
ezezkorik baldin bada. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra