Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-01-16 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Bertso munduan ibiltzen gera
biok nola edo hala;
hau gaztetxoa, ni beterano,
badaukat nere itzala;
eta jendeak esames asko,
alde batera normala;
nik segiko det eta nahi dunak
nahi duna esan dezala. (bis)

Lujanbio:
Nahi dunak esan beza nahi duna,
hoi da gauza naturala,
baina, aizu Peña, azkenaldian
sarritan entzun det hala:
"Anjel Mari honek builarik ez du
gaur egiten lehen bezala",
esaten dute depresioak
jota omen zabiltzala. (bis)

Peñagarikano:
Itxura danez orain jendea
kezkatzen dago hasita,
bainan hala ere ez nun galdu nahi
gaur Beotibarko zita;
eta jendea tristetu egin da
ni hain isilik ikusita,
zu're hargatik etorri zera
guzia beltzez jantzita. (bis)

Lujanbio:
Guztia beltzez jantzita nator
baina ez det galdu bururik;
zure jazkerai dagokionez
ordea hauxe entzun dut nik:
ez dabilkizu lehengo txaketaik
eta lehengo piurik,
esaten dute ez daukazula
orain zein seduziturik. (bis)

Peñagarikano:
Jendea isilik egongo balitz
nik neronek askoz nahio,
"txapelketara hoi ez da joaten
ta urtean berrehun saio;
behin ere ez da ezkonduko hoi",
ze kristo ta ze arraio!;
zer bizimodu daramakidan
zeini zer inporta zaio? (bis)

Lujanbio:
Ba al dakizu zer entzun nion
bati lehengo egunian?
"Anjel Mari horrek idea berrik
dabilzkila garunian";
esaten dute begiratuta
zure kopeta gunian,
txapelketara joango zerala
burusoiltzen zeranian. (bis)

Peñagarikano:
Adar jotzaile haundia zera
ta matraka nabarmena;
hemen jendeak ondo entzun du
neskatok esan duena.
Zuk besterena esaten dezu,
horrek ematen dit pena
eta oraindik ez dezu esan
zutaz esaten dutena. (bis)

Lujanbio:
Hoixe nahi nuen hain juxtu ere,
zure papera juzgatu
ta neri buruz ze esaten dan
nahiago det ez aipatu;
bestek esaten baldin badute
euren ahotan geratu,
nik aholku bat emango diet:
ahal dan okerren pentsatu. (bis)

Peñagarikano:
Esaten dute "burusoiltzean
jantzi behar du txapela,
bainan bizitzan beti izango da
mutilxaharra ta txepela".
Depresioak jo behar zaitu
ni neu jo nauan bezela,
esaten dute Sebastianekin
maiteminduta zaudela. (bis)

Lujanbio:
A ze nolako kotilleoak
dabilzkigun parez pare!
Gaizki esaka hola ibiltzea
ez da inoren mesede.
Hala ere puntu txiki bat bada
hori esan dunan alde,
maiteminduta nagoelako
Xebastianekin ere. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra