Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: 8ko nag.
Doinua: Balentin Berriotxoarena
J.Sarasua:
Mediku jauna zure aurrean
nahi nuke negarrez hasi,
depresioak jota naukazu
burua hiltzear kasi.
Haur txiki baten aita izan naiz,
etxean dut bizi-bizi;
lagun txar batek esan berri dit
igoal ez dula merezi. (bis)
Egaña:
Ohetik jeiki, ura berotu
edo esnea bestela;
ondoren berriz ahal dan goxoen
aldatu bere pardela.
Ni ohartzen naiz dabilkizula
lantegi zail ta itzela,
baina bentaja: orain etxean
bi ume bazeratela. (bis)
Neurria: 10eko txi.
Doinua: Antton eta Maria
Mendiluze:
Ezin det depresio
honetatik irten,
biderik ba ote den
ez dakit dakiten.
Saiatzen naiz besteei
hori ekiditen;
arazoak entzuten
beti det jakiten,
ta neri inork ez dit
kasurik egiten. (bis)
Egaña:
Deprimituta zaude
Mendiluze, klaro,
bakartian txokoan
zabiltza zeharo;
zure problemak ezin
besteri igaro,
baina alderdi on bat
horretan badago:
kontseju txarrik behintzat
ez dezu izango! (bis)
Neurria: 8ko nag.
Doinua: Balentin Berriotxoarena
Irazu:
Gozamena det ohe goxoa
ta zoriona teilatu.
Azkenaldian galdera zailak
nere barruan pilatu,
gaixotasunen soka luzea
barruan korapilatu;
negar eiteko desgrazi bat nahi
eta ezin det bilatu! (bis)
Egaña:
Iruditzen zait dakarkidala
gaixotasun bat mardula,
holako pizti arrarorikan
ez det ikusi sekula.
Negar eiteko desgrazirik ez,
Irazu bejondeizula!
Bentaja dezu zure etxean
telebistaik ez dezula. (bis)
Neurria: 8ko txi.
Doinua: Mando baten gainian I
Peñagarikano:
Nik beti egiten det
bijili ta barau.
Lehen txakur bat maite nuen
"guau, guau, guau, guau, guau, guau",
baina altan jarri da
ta utzi egin nau.
Nola konpon dezaket
nere arazo hau?
Egaña:
Bizitza zakurra ta
txakurra penetan,
halaxe azaldu zait
konsulta honetan.
Honek alderdi onik
ez dauka benetan,
hau sartzen da medizinan
salbuespenetan.
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koskor bat itsuaurreko.
S.Lizaso:
Lehen eztarritik operatua
hamahiru bat urte edo
eta geroztik rebisioak
egiten ditut urtero.
Azken boladan farinjitisak
sortu dit hainbat endredo
eta daukadan kezkaren kezkak
ia bihurtu nau ero:
bertsotan nola jarrai dezaket
ahotsa galdu ezkero? (bis)
Egaña:
Hainbat urtetan nabarmena da
zure ahots desgastea,
garai bateko joritasuna
dezu gaurko eskastea;
ahotsa berriz ondu liteke,
zaudela lasai gaztea.
Gaixotasunak ez du ordea
alderdi dena tristea:
mundu hontako zoriontsuna
orain zure emaztea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra