Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (30. 1998. Donostia)
Saioa
1998-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsolaritzan eta bertsogintzan joan-etorri luzea egina eta hainbeste bertsolari belaunaldiren lekuko zuzena zara. Beraz, jakin gura dugu, joan-etorri luze horretan zein hiru bertsolari klasiko nabarmendu diren zeuretzat.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezin daiteke gaurko neurrira
juzgatu lehengo garaia,
nahiz eta herri berean izan
bertsolarien sustraia.
Sentimentutan miresgarrien,
gaur ere berdintzen zaila,
neure txapela eskeini nion
Urepeleko artzaia.

Bazen Muxikan Urrentxindor bat
xori guztien laguna,
zozo hau kantuz hasi aurretik
gure arestitik juna;
basorik baso abertzaleak
biltzea bere jarduna,
guri bertsoa nola erabili
ulertarazi ziguna. (bis)

Eta zelan ez miretsi, zelan,
santu patroi baten sena!
Mendeurren bat ospatzen gaude,
ahotan dabil izena;
Errekaldeko zizurkildarra
Santa Fen ehortzi zena
eta Uztapidek hiruoita bian
patroi nonbratu zuena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra