Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-09-14 Bermeo Jaialdia
Gai-jartzailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Lopategi, Aritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eskolara joan behar dugu orain; Aritz ikaslea, Iratxe irakaslea. Ekainean, Aritz, hiru asignatura suspenditu zenduzen; iraila heldu eta ostera be hirurok gelditu jatzuz. Esplikazino eske zoaz Iratxe andereñoarengana.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Lopategi:
Uda osoan ikasten
astiro-astiro;
hiru ikasgai nituen
edo hiru tiro,
supenditzeko ez zan
nahikoa motibo,
zergaitik suspenditu
daustazuz barriro? (bis)

Ibarra:
Irailerako hiru
zeneuzkan atzean,
hori entzunda jarri
zu malaletxean;
denbora asko ez duzu
igaro etxean;
zail da aprobatzea
ikasi ezean. (bis)

A.Lopategi:
Irailerako gendun
ipinia zita
eta ikasi ditut
hainbeste taktika;
baina zelan zuk jarri
hain zero polita,
guztia liburuan
bezala jarrita? (bis)

Ibarra:
Liburuan bezala,
zuk hainbeste truko!
Dena antzeman dizut
aitortu orduko;
ez duzu berdin egin
ta neu naiz lekuko,
liburukoa ez zendun
ondo ulertuko! (bis)

A.Lopategi:
Librutan idatziaz
ez dut hainbat kezka;
zuk ez zendun neurea
ulertuko neska
eta eskolatik ointxe
ein behar dut ospa,
neskazar sorgin honek
mania hartu dausta! (bis)

Ibarra:
Ezingo dizut egin
orain zuri kasu,
ikasteko baituzu
hamaika arazu!
Mania kontu hori
niri ez esan aizu,
ikasteai mania
zeuk hartu diozu! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra