Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azken urteetan, erabat prozesu desberdinak izan badituzte ere, ETB eta Euskaldunon Egunkaria ere sortu dira. Zer burutapen sortzen dizkizute bi prozesu hauek?

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskal Telebista (ETB)
Euskaldunon Egunkaria

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskara hutsez komunikatzen?
Gauza berria seguru!
Saiakeratik saiakerara
aldatuz hainbat aburu.
Gure artean bi gai horiek
hain nabarmenak ditugu!
Nahiz eta izan euskalzale ta
euskaldunon oron helburu,
bertsoa ere maite ez duen
Euskal Telebista dugu. (bis)

Nahiz hasi ziren momentuetan
horrebertze traba jagon,
hasi ziren ta gure artean
piztu zun nahiko zorion.
Baina nola orain boteredunen
eskuetan nola dagon,
nahiz Euskaldunon Egunkaria
eta telebista egon,
izena baino funtsezkoago da
arnasa nork eman dion. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra