Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
| Bertsoa entzun | 
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
		
				
				Neurria: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Sexuaz lasai hitz egiteko
iritsi zaigu garaia;
galdu dezala lehen izan zuen
gauza zikinan usaia.
Sexuak beti izan behar du
goxoa eta alaia;
muga bakarrak: irudimena
ta bikotearen nahia.
Behin Xalbadorrek esandakoa
gaiera dator apropos;
hemen hasi naiz gizonezkoen
sexua esplika asmoz:
burua baino zakil-burua
maiteago degu askoz,
ez ederrarengatik bakarrik
baizik geurea delakoz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
