Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gizona bere bakardadean,
horixe nuen nobela
ta asperturik irakurtzeko
etxe goxoko epela;
ta zer aurkituko ta tartean
eskutitz edo papela!
Neskatxa batek esaten zidan
benetan maite nauela.
Gogoratzen naiz uda bero bat,
herri bateko jaietan,
erromerian dantzan gustora
biok alkarren besoetan.
Irudi haiek barruan dauzkat,
ikusten ditut gaur bertan,
ez dakit ziur esnai nagoen
edo eta amesetan.
Ordutik gero jarraitu zuen,
maitasunaren dirdira,
jarraitu zuen urrutitikan
heldu arte Gabirira;
harrez geroztik hogei bat urte
gutxienez pasa dira,
orduko neska gazte bikaina
alboan daukat begira.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra