Bertsos - View details   To know more about this section

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-01-25 Zegama Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Etxean aspertuta zaudela, aspaldi eskuetan ibili gabeko liburu bat hartu eta eskutitz bat topatu duzu barruan. Jakin al daiteke zer dioen?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizona bere bakardadean,
horixe nuen nobela
ta asperturik irakurtzeko
etxe goxoko epela;
ta zer aurkituko ta tartean
eskutitz edo papela!
Neskatxa batek esaten zidan
benetan maite nauela.

Gogoratzen naiz uda bero bat,
herri bateko jaietan,
erromerian dantzan gustora
biok alkarren besoetan.
Irudi haiek barruan dauzkat,
ikusten ditut gaur bertan,
ez dakit ziur esnai nagoen
edo eta amesetan.

Ordutik gero jarraitu zuen,
maitasunaren dirdira,
jarraitu zuen urrutitikan
heldu arte Gabirira;
harrez geroztik hogei bat urte
gutxienez pasa dira,
orduko neska gazte bikaina
alboan daukat begira.