Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Osa
Bertsoa entzun |
1997-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Iker Osa
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Osa:
"Paretik kendu zaite",
hala esan nizun,
nere lanari nahiko
nioke erantzun.
Garesti salduko det
argazkia, entzun,
eta zuri auskalo
zer pasako zaizun. (bis)
Mantxi:
Argazkia atera
zenuen konpleto,
bertan azaltzen bainaiz
hanka eta lepo.
Gainera asmoekin
zabiltza saltzeko,
nik galdu behar al det
zuk irabazteko? (bis)
Osa:
Ametsa betetzeko
baneukan aukera,
beteas asmatu det
gutxi gorabehera.
Txantajea egin nahi-ta
posible ote da,
diana bat atera nahi
eta bi atera! (bis)
Mantxi:
Hirugarren bat badet
aipatu beharrian,
parian jarri nintzen
ni modu txarrian,
diana egin zendun
modu earrian,
bestia nik egingo det
zeure muturrian. (bis)
Osa:
Lana ondo eginda
baztertu ohi naute,
hala ta ere zuek
jatorrak zerate.
Salduko nizuke nik
nahiko bazenduke,
argazkiaren puska
milioi batzun truke. (bis)
Mantxi:
Argi dago, ez zera
lagun mundiala.
Gogoan det Diana
eskubian zala,
ta zuk ezkerraldera
bota berehala,
lehen ere esan nizun
tika zeneukala. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra