Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iker Osa

Datu pertsonalak

Izena
Osa, Iker
Izen abizen osoak
Osa Zelaia, Iker
Jaiotza
1978 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Baserrian ez baina baserri giroan bizi izan da. Txikitatik bertsozale, libururik eta idazkirik gehienak arlo honekin lotuta egin izan ditu. REMeko 2. maila errepikatu ostean utzi zuen eskola. Bizitza eta lagunak (etxekoak barne) izan ditu irakasle. Lanean Insalus banatzen hasi zen, eta, aurrerago, Oronan. Sariketa eta txapelketa askotan parte hartua. Hernaniko bertso taldean ibili da beti.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hernanin, 1990ean, Sandiusterri aretoan, Joxe Legarretaren oroimenezko saioan, bertso-eskolako lagunekin.