Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-01-24 Murueta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-01-24 Murueta Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspalditik bikotea zarete eta orain arte zuen arteko harremanean hitza besterik ez da izan, baina gaur hitzetik aurrera jarraitzeko bidean zaudete.

Deskribapena

Doinua
Orriak airez aire I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-01-24 Murueta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Sarasua

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Ai nere Maialentxu,
dontzeila dultzia! (bis)
Nahi al duzu nerekin
zerbait probatzia? (bis)

Lujanbio:
Elkarrekin gaudela
joan da denbora, (bis)
ni ere pasatu naiz
epeletik gora. (bis)

J.Sarasua:
Nik ere hotza epel
bihurtzea gura; (bis)
konplikatuko al dugu
gure abentura? (bis)

Lujanbio:
Sarri jarduten dugu
hizketa eztitan; (bis)
probatuko al dugu
mandire azpitan? (bis)

J.Sarasua:
Lehen ere deitu dizut
dontzeila dultzia, (bis)
ta orain nahi al duzu
desdontzeilatzia? (bis)

Lujanbio:
Beraz joan gaitezen
mandira artea, (bis)
desprintzipa dezadan
nere printzipea. (bis)

J.Sarasua:
Desprintzipatuko naiz
nere poxpolina! (bis)
Ireki ezaidazu
zure krabelina. (bis)

Lujanbio:
Nik ez dizut itxikiko
ez krabelinikan, (bis)
baina ez da irtengo
odol urdinikan. (bis)

J.Sarasua:
Odol urdina nahiz ta
krabelinak bota, (bis)
zerbait irtetzen bada
neri ez zait inporta. (bis)

Lujanbio:
Gurea da gorputza,
gurea da gaba! (bis)
Goitik edo behetikan,
non hasiko gara? (bis)

J.Sarasua:
Oker genbiltzan eta
ez gabiltza zuzen, (bis)
ekintzara pasa ta
isildu gaitezen. (bis)

Lujanbio:
Hizketa jardunean
nahiz luzaro kosta, (bis)
gustora egingo dizut
belarrian koxka. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra