Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-08-03 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Andoni LAB sindikatuko idazkari nagusia zara eta Jon ertzaina etorri zaizu zuen sindikatuan sartu nahian dabilela esanez.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
LAB

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Azken urteetan ertzain bezala
egin det nere jarduna,
gaztetatikan izanagatik
abertzaleen laguna.
Ta iritsi zait sindikatuan
apuntatzeko eguna;
abertzale naiz, zugana nator
beraz, Rafa Diez jauna;
zure egintzetan demostra zazu
zuen irikitasuna. (bis)

Egaña:
Ertzaina asto portatu ohi da
ta zu horren kaballero;
ziria sartzen ari zerala
sumatu det honezkero.
Baina agian jardun zintezke
zinez zintzo eta bero;
lehenbizikotik bidaltzerikan
behintzat ez zazu espero.
Ni ados nago afiliazio
kuota ordaindu ezkero. (bis)

J.Sarasua:
Harriturikan gelditua naiz
zure aurrean nago zut;
poz haundi bat'e hartu dudala
kolpetik esango dizut.
Baina barruan izango'ituzu
kontraesan txiki batzuk;
kuotaren truke eskuzabalik
ipini dizkidazu zuk,
ze reakzio izango duzu
tiro bat jasotzen badut. (bis)

Egaña:
Gaur egunean polizia bat
ez degu ama birjina;
boterearen alde egiten
digu bere ahalegina.
Ia egoki azaltzen dedan
ulertu dedan pittina:
nik ze arraio egingo nukeen
tiroka hasiko bazina?
Iruditzen zait zeuk daukazula
kontraesanik haundina. (bis)

J.Sarasua:
Imajinatu tiro ematen
didala zure jendeak,
ordun zerorrek izango'ituzu
zalantza haundi trebeak.
Nolanahi ere hartu ditzagun
geronen atsekabeak;
kontraesanik gabe aurrera
ez du egiten bideak;
nik onartze'itut nereak eta
onar itzazu zureak. (bis)

Egaña:
Hara noraino ailegatu den
ertzain txikiaren plana:
LABekoekin sinatu nahi du
honek'e lan harremana.
Ez da erreza elkarrizketa
eta elkar eramana;
jakizu Rafa sindikatuan
inoiz ez degula dana;
beti onartu beharko dezu
gehiengoaren esana. (bis)

J.Sarasua:
Gehiengoaren esana beti
ez da izaten atsekabe.
Onartu egin nauzue eta
horrela denontzat hobe.
ELA eta LAB egiten dabiltz
bide komun baten jabe
baina ez dago aurrera eiterik
gehiago elkartu gabe;
LABei aurretik e jarri eta
ELAi, berriz, atzetik b. (bis)

Egaña:
Ertzaina zala baina inondik
intelekto haundikoa!
Ta hitz joku bat egin didazu
orain kategorikoa.
Botereakin edo gurekin?
Horretan datza kakoa.
Zure jefeen kontra galbitza,
bada elkargai nahikoa,
eta pixkana konponduko da
hortikan aurrerakoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra