Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manuel Olano

Datu pertsonalak

Izena
Olano, Manuel
Izen abizen osoak
Olano Jauregi, Manuel
Jaiotza
1955 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Epailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Altzoko jaietako urteroko jaialdia, gai-jartzaile taldeko kidea (1983-...)
Altzoko jaietako urteroko jailadia, aurkezle eta gai-emailea (1983-2021)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, gai-jartzaile taldeko kidea: 1989, 1993, 1997 eta 2001
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, gai-jartzaile taldeko kidea: 1988 (sailkapena), 1991, 1995 eta 2001 (sailkapena).
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, gai-jartzailea (talde iraunkorra): 1999
Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa, epaile 1999-2020 bitartean
Argi Berri saria (Osinalde Saria, sailkapena), epailea: 1998, 2000, 2001 eta 2002.

Datu biografikoak

Biografia
Altzon, Artzadun baserrian jaio zen 1955eko urriaren 26an. Irakaskuntza ikasketak burutu zituen Donostiako magisteritza eskolan. Ikasketak amaitu eta berehala hasi zen lanean, Ordiziako Jakintza ikastolan; han gauzatu du bere ibilbide profesionala, irakaskuntza eta erantzukizun desberdineko eginkizunak betez: Jakintza ikastolako zuzendaria izan da urte askotan. Bertsolaritzaren arloan, gai-jartzailetzan nabarmendu da batik bat, baina bertso-epaile gisara ere badu esperientzia .

Altzoko urteroko bertso-jaialdiaren antolatzaile taldeko kidea izaki, bera izan da gai-jartzaile taldeko burua, gai-emaile eta aurkezlea 1983tik 2021era arte; 2022an hartu diote erreleboa oholatza gaineko lanetan.

Gipuzkoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako gai-jartzaile taldeko kidea izan da 1988tik 2001era bitartean antolatu diren guztietan. Epaile lanari dagokionez, Ordiziako Argi Berri sariko epailea izan da lau urtetan, Gabiriako Osinalde sariketarako aurre saioetakoa da hau, eta baita Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketakoa ia hiru hamarkadetan.

Altzoko kulturgintzan eragile garrantzitsua da, historiarekiko jakinmin handia du eta horren lekuko 2022an argitaratu duen "Itzaletik argira, hauek ere badira. Altzo 1936-45" liburu mardula.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Altzo, 1983ko uztaila, San Inazio jaiak (aurkezle)

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
Bertsolaritza ez ezik, beste alor batzuk landu ditu, nagusiki historiari lotuak.
Historia liburua: Itzaletik argira, hauek ere badira. Altzo 1936-45. (2022)
Artikuluak: Altzoko urtekaria (1997- ...)
Iritzi-emaile: Tolosaldeko Ataria irratiko tertuliakide (2017-...)