Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Festak etorri eta
komeria bela.
Bion artean bada
gaur alde itzela;
ikusten det lanean
hasita zaudela,
ni ez naiz arituko
tonta bat bezela,
jan nahi badute berak
presta dezatela. (bis)
Peñagarikano:
Gaur egun bezeukenau
hamaika holako!
Hik gogorikan ez den
banketetarako;
nik izaten dizkinat
gonbidatu franko,
danak jan da edanez
eta ase bapo;
hik ez den gonbidatzen
xuhurra haizelako. (bis)
Sorozabal:
Ni ere saiatzen naun
dedana ematen
baina nere kontura
inork ez din jaten.
Beti hor aritzen haiz
denei eragiten:
"bazkaltzeko ordua da
ta ohetik irten";
neska, utz'ien gazteei
lasai lo egiten. (bis)
Peñagarikano:
Santiagotako festak
dira atseginak
ta mesede egiten din
gonbita eginak;
eta bertso kantatzen
Peña jartzen dinat,
holakorikan ez du
egiten Joakinak,
eta alabak garbitu
gero ontzi zikinak. (bis)
Sorozabal:
Billabonan festetan
komerik ditugu,
denon gustoa egiten
zaila baitaukagu;
sukaldea ez da izaten
etxekoandreen kargu,
ta ontzi garbitzetik
salbatzen gera gu,
urtero Alustizan
bazkaltzen baitegu. (bis)
Peñagarikano:
Gonbidatzen dizkinat
inguruetatik,
Andoain, Villabona
ta Anoetatik.
Ta hau xuhurra degula
ondo asko badakit,
ta orain abisoa
hor Alustizatik:
hara ere ez da joaten
ez patzeagatik. (bis)
Sorozabal:
Gezurra esaten hemen
onena da bera.
Horra proposamen bat
hemendik aurrera:
bazkaria prestatzen
ari omen zera,
eskertu egiten da
holako aukera;
gu ere joango gera
aurten zure etxera. (bis)
Peñagarikano:
Txarra ez da izaten
zertxobait jatea,
nahi baden berdura ta
berdin tomatea.
Orain emango dinat
nik errematea:
lehenengo konbentzitu
senar zoketea,
neuk prestatuko dinat
hire banketea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra