Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-11-01 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
| Bertsoa entzun | 
1996-11-01 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
		
				
				Neurria: 
		Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Bizitza zikloz osatzen da ta
ziklo bat da bukatua;
aire honetan geratuko da
behin egindako kantua.
Negu Gorriak despeditzen da,
magia ta enkantua;
berriro ere berpiztuko da
borrokarako sortua.
Zaharra laga ta berria hasi,
hortxe dago meritua. (bis)
Hasi zenean a ze sorpresa,
a ze nolako algara!
Batzuk onartu, beste batzuk ez,
etxe zaharrak dardara;
hainbeste talde joaten dira,
gu hemen geratzen gara;
denetarikan egon behar da:
tralari edo tralara;
kanal berriak eginak daude,
orain hor ibili behar da. (bis)
Nere aukera izan nuen nik,
letrak egiteko giltza;
a zer zortea musika horri
ipini niola hitza!
Zazpi urtetan hor egon dira,
ez da ez bide murritza;
beste batzuek haien ondotik
baina aurrerantz dabiltza.
Egin behar zana egin dute ta
holakoa da bizitza. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
